VW ID.Buzz Elantxoben

2023ko martxoaren hasieran, Bizkaian egin zen VW ID.Buzz modelo elektrikoaren aurkezpen ofiziala prentsari. Aurkezpen hau, jakin ahal izan dudanez, unitate bakarrera mugatu zen (0674-MCH zuen matrikula) eta Urdaibain egin zen hain zuzen ere. Erreserbako hainbat puntutan argazki saioa egin zen, Elantxobeko portuan barne. Hemen dituzue argazki pare bat, kokapena nahastezina iruditzen zait:

Elantxobez gain, argazki saioan Lagako hondartzako argazkiak (beheko irudian adibidez) eta Urdaibaiko eta Bizkaiko beste leku batzuetako argazkiak jaso dira. Ikus dezakezunez, furgoneta beti bi koloreko unitate bera da:

Benetan bitxia da ekitaldi hau hemen egitea, nahiz eta ez da lehen aldia VAG taldeak Urdaibai aukeratzen duela bere modelo berriak aurkezteko. Esaterako, 2019ko maiatzean Audi e-tron ere aurkeztu zen prentsaren aurrean errepide hauetan:

Benetan errepide eta paisaia ederrak dituen eremua da eta uste dut hori dela arrazoi nagusia, Bilbotik urrun ez dagoela ere kontuan izanda.