HISTORIA

Bolalekuona izenez ezagutzen den eraikina, Bizkaiko katastroaren datuen arabera, 1881ekoa da. Ia Elantxobeko udaletxe zaharra eraiki zeneko data bera da eta estilo neoklasiko bera mantentzen du. Bolalekuona izena garai hartan gaur herriko frontoia den horretan bolatokia zegoelako omen da. Nolanahi ere, eraikinaren beheko solairuaren lehenengo erabilera taberna eta janari denda gisa izan zen. Tamalez, garai hartako eraikinaren fatxadaren argazkirik ezin izan dut aurkitu, nahiz eta barrualdea aurki dezakedan. Argazki hauek ez daude datatuta baina gutxi gorabehera 1960koak izan daitezke:

Bolalekuona eraikineko taberna zaharra (Eleizabarri enparantza 4)

Eraikinaren fatxada nagusia inguratzen duen hormaren itxura ez da asko aldatu azken 60 urteotan:

Bolalekuona eraikineko kanpoko horma. 60ko hamarkada.

Bestalde, frontoiari dagokionez, Indalecio Ojanguren argazkilari gipuzkoarrak egindako irudi hau berreskuratu ahal izan dut, itxuraz zaharragoa dena baina datatzera ausartzen ez naizena:

Parrokia eta Elantxobeko frontoiko ezker horma (Eleizabarri enparantza)

Indaleciori esker, Elantxobeko udaletxe zaharraren fatxadako argazki bat ere ikus dezakegu, jorratzen ari garen estiloaren oso antzekoa duen eraikina. 1981ean eraitsi behar izan zuen egoera tamalgarria zela eta. Harriz harri desmuntatu zen egiturari eraginik ez zezan eta ia leku berean altxatu zuten berriro.

Elantxobeko udaletxe zaharraren eraikinaren fatxada.

1980an bigarren bizitza bat hasi zen eraikinarentzat, kasu honetan Bizkaiko Aurrezki Kutxaren bulego gisa. Hemen duzue bulegoko irekitzearen kronika zabala La Gaceta del Norte egunkarian, hauxe da fatxadako argazkirik zaharrena hain zuzen ere:

Zenbait urte geroago (1993) bulegoko aurreko leihoan kutxazain automatikoa jarri zen, hurrengo argazkian ikusten den moduan.

0328 – ELANTXOBE Bilbao Bizkaia Kutxako bulegoa 1993an.

2004an azken lan garrantzitsuak gertatu ziren eriaikinean. Erreforma honetan, teilatua berreraiki zen eta eraikinaren kabinako zoruari pala bereizgarriak gehitu zitzaizkion, behean atxikitzen dudan irudian ikus dezakezuenez:

Eraikina, gaur egun, Euskadik udal mailan zaintzeko proposatutako Elantxobeko eraikinetako bat da (BOB 2009ko irailan).